Ekonomia -

Zorrak murrizteko plana

Corte Inglesek salgai jarri du Bilboko Kale Nagusiko 20.enean duen saltoki-gunea

Edonola ere, eraikin hori Corte Inglesek berak erabiliko du aurrerantzean, epe luzerako izenpetutako alokairuko kontratu bati esker.

El Corte Inglés de Gran Vía 20 (Bilbao). Foto: Street View
El Corte Inglés de Gran Vía 20 (Bilbao). Foto: Street View
El Corte Inglés de Gran Vía 20 (Bilbao). Foto: Street View

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Corte Inglesek salgai jarri du Bilboko Diego Lopez de Haro Kale Nagusiko 20.ean duen saltoki-gune txikia, taldeak ez duelako estrategikotzat jotzen.

Expansion egunkariak aurreratu du albistea, eta ziurtatu du aipatu saltokia ez ezik, Madrilgo beste denda bat ere salduko diola Corpfin Capital Real Estate taldeak kudeatutako Inbest inbertsio-enpresari, 100 milioi euroan.

Edonola ere, bi eraikin horiek Corte Inglesek berak erabiliko ditu aurrerantzean, epe luzerako izenpetutako alokairuko kontratu bati esker.

Corte Inglesek zorrak murrizteko plana abiatu zuen ekainean, Jesus Nuño de la Rosa presidente izendatu zutenean, eta salmenta horiek desinbertsio prozesu horren baitan sartu dituzte, Expansion egunkariaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak