Ekonomia -

TRAFIKOA

Kamioi-gidari bat hil da Urdulizen, ibilgailua iraulita

17:15 inguruan izan da ezbeharra Berango eta Urduliz lotzen dituen errepidean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 urteko kamioi-gidari bat hil da Urdulizen (Bizkaia), gidatzen ari zen ibilgailu astuna iraulita. Hildakoa Laudioko (Araba) bizilaguna zen.

17:15 inguruan gertatu da istripua, Berango eta Urduliz lotzen dituen BI-634 errepidean. Antza, ibilgailua irauli egin da, eta gidaria kabina barruan harrapatuta geratu da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripua nola gertatu den argitzeko.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, tokian bertan hil da gidaria.

Eraikuntzarako materiala zeraman kamioiak, eta istripuaren ondorioz, zama guztia errepidean zabalduta geratu da. Bidea itxita egon da, harik eta bidea garbitu duten arte

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Laudioko albisteak Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Berango Urduliz Gorobel magaleko kuadrilla Ekonomia Merkantzia-garraioari buruzko albisteak