Ekonomia -
Miñao auzia
EAJk Miñao auzian deituta izan direnei hitzordura joateko agindu die
Agindua betetzen ez badute, EBBk egoki jotzen dituen eta bere Estatutuen araberako neurriak hartuko ditu; beti ere, Euzko Alderdi Jeltzalearen izen eta irudi ona gordetzeko xedez.
Erredakzioa
EAJko EBBk atzokoan ospatutako asteroko bileran adostu zuenez, Eusko Legebiltzarrak sustatutako Ikerketa Batzordera deituak izan diren EAJko alderdikideei agintzen zaie deituta izan diren hitzordura joan daitezela eta Batzordearekin kolabora dezatela.
Eragindako pertsona bakoitzak auzibiderako egoki jotzen duen estrategia errespetatuta, EAJko alderdikide diren aldetik, kasu honetan mantendu behar duten jarrera argia izan behar da Euzko Alderdi Jeltzalea ez inplikatzeko. Euzko Alderdi Jeltzalea da eta ez auzibidean inputatuak, Eusko Legebiltzarraren Ikerketa Batzordea aztertzen ari dena; erakunde esparru honetan, beraz, ez dago estrategia pertsonalerako tokirik, EAJren alderdikide diren aldetik EAJ-PNVren irudi ona kaltetzen badute.
Agindua betetzen ez badute, EBBk egoki jotzen dituen eta bere Estatutuen araberako neurriak hartuko ditu; beti ere, Euzko Alderdi Jeltzalearen izen eta irudi ona gordetzeko xedez.