Ekonomia -

Finantza krisia

Portugalek 1.249 milioi euroko zorra saldu du

Gobernuak 10 urtera eta % 6,71eko interesean egin du zor jaulkipena. Operazioa itxita, urrundu egin da erreskatea behar izateko aukera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugalek 1.249 milioi euroko zorra saldu du, hamar urtera eta % 6,71eko interesean, hau da, aurreko operazioan baino interes txikiagoan, eta eskaria hiru aldiz handiagoa izanda.

Hain zuzen ere, Gobernuak 650 milioi euroko jaulkipena egin du, lau urtera eta % 5,39ko interesean, eta beste bat 599 milioikoa, 2020 arte eta % 7ko interes txikiagoan.

Jose Socrates Portugaleko lehen ministroak atzo ziurtatu zuenez, Gobernuak ez du atzerriko laguntza eskatuko du finantziazioa lortzeko, eta merkatuan egiteko jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea