Ekonomia -

Oferta pública de empleo

2.660 pertsonak eman dute izena Udaltzaingoaren bigarren LEP bateraturako

Euskadiko 26 udalerrik eskainitako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plazetako bat betetzeko aukera izango dute. Onartuen behin-behineko zerrenda abuztuaren 24an argitaratuko dute.

Udaltzaingoaren lehen LEP bateratuko probak Gasteizen egin zituzten. Artxiboko irudia: EFE
Udaltzaingoaren lehen LEP bateratuko probak Gasteizen egin zituzten. Artxiboko irudia: EFE
Udaltzaingoaren lehen LEP bateratuko probak Gasteizen egin zituzten. Artxiboko irudia: EFE

Agencia | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 2.660 pertsonak (1.979 gizonezkok eta 681 emakumezkok) eman dute izena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak deitu duen lan eskaintza publikoko (LEP) bigarren hautaketa-prozesuan, Euskadiko 26 udalerrik eskainitako Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plazetako bat betetzeko aukera izateko.

Onartuen behin-behineko zerrenda abuztuaren 24an argitaratuko da, eta egun horretan emango dira argitara azterketa-egunak ere. Proba teorikoak irailaren amaieran hastea aurreikusten da, eta prestakuntza-ikastaroa urtarrilean egingo da.

Euskadin Udaltzaingoaren LEP bateratua egiten den bigarren aldia da, eta ekimena Segurtasun Sailak jarri zuen abian Eudel Euskadiko Udalen Elkartearekin elkarlanean. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Kontseiluak uztailaren hasieran onartu zituen hitzarmen berria eta hitzarmena borondatez eta aurretik izenpetzea erabaki zuten 26 udalerritako udaltzaingoetan hutsik dauden plazak betetzeko oinarri zehatzak.

Oraingo deialdian Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 udaltzain-plaza eskaintzen dira 26 udalerritako premiei erantzuteko. Lehenbiziko aldiz egin dute bat deialdiarekin hiru hiriburuetako udalek, eta Bilbok 110 plaza, Gasteizek 28 eta Donostiak 8 eskaintzen dituzte.

Honakoak dira udaltzain-plazak eskaintzen dituzten gainerako udalak: Portugalete (12), Sestao (9), Barakaldo (8), Santurtzi (6), Eibar (5), Bergara (4), Plentzia (3), Zumaia (3), Elgoibar (3), Gernika (3), Erandio (2), Mungia (2), Berango (2), Abanto-Zierbena (2), Amorebieta (2), Amurrio (1), Legazpi (1), Balmaseda (1), Beasain (1), Basauri (1), Ordizia (2), Pasaia (3) eta Ermua (4).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Donostiako Udala Bilboko azken albisteak Donostia Basauri Erandio Portugalete Santurtzi Sestao Bizkaia Gipuzkoa Araba Barakaldo Ermua Eibar Zornotza Elgoibar Mungia Lana Gernika-Lumo Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Plentzia Pasaia Bergara Zumaia Ordizia Balmaseda Beasain Albisteak Lan Eskaintzak Legazpi Berango