Ekonomia -
Ibex 35
Espainiako Burtsa % 5,42 igo da gaurko saioan
Portugalek bere zorra ordaintzea lortu du, eta, ondorioz, merkatuak arindu egin dira gaurko saioan. Espainiak azken zortzi hilabeteetako emaitzik hoberena lortu du.
Espainiako Burtsak % 5,42ko igoera izan du gaurko saioan, azken zortzi hilabetean izandako handiena. Horrez gain, 10.100 puntuak gainditu ditu, Portugalek bere zorra ordaindu ostean.
Gauzak horrela, Ibex 35 adierazleak 519,10 puntu irabazi ditu (10.101,20 puntutan kokatu da).
Iragan astetik izan dituen galerak atzean utzi ditu Espainiako merkatuak. Europan, Espainiako Burtsa itxi aurretik, burtsa garrantzitsuenek ere igoerak izan dituzte: Milan (% 3,76%), Euro Stoxx 50 ( % 2,9), Paris (% 2,1), Frankfurt (% 1,7) eta Londres (% 0,55).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea