Ekonomia -

2011ko aurreikuspenak

MB: 'Euroaren ezegonkortasunak munduko ekonomia arriskuan jartzen du'

Munduko Bankuaren arabera, munduko ekonomiak hazkunde motela baina sendoa izango du, krisiaren ondorengo gorakada atzean utziz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko euroaren ezegonkortasunak munduko ekonomiak duen mehatxurik handienetarikoa de la esan du Munduko Bankuak (MB). Robert Zoellicken erakundearen arabera, ekonomia % 3,3 haziko da aurten eta % 3,6 2012an, garapen fasean dauden herrialdeek bultzatuta, batez ere.

Proiekzioek diotenez, garapen-bidean dauden herriek % 6ko hazkundea izango dute aurten eta % 6,1 2012an, garatutako herrialdeak % 2,4 eta % 2,7 haziko diren bitartean.

Horretaz gain, Munduko Bankuak Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundea geldotzen joango dela dio, 2010eko % 3,9 tik % 3,3ra, baina 2012an errekuperatu eta % 3,6ra iristea espero dute.

Zoellicken erakundearen ustez, BPGa errekuperatu egin da "goraldi eta depresio ziklorik gertatu izan ez balitz izango genituzkeen zifretan dago".

Gauzak horrela, munduko ekonomiak hazkunde motela baina sendoa izango du aurten eta datorren urtean, krisiaren ondorengo gorakada pixkanaka atzean utziz. Hazkunde horren ia erdia garapen-bidean dauden herrialdeei esker izango da. Hori da ''2011rako munduko ekonomiaren aurreikuspenak'' izeneko txostenaren azken edizioak dioena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea