Ekonomia -

Igoera abenduan

KPIak 0,4 egin du gora Euskadin eta 2010a % 2,8an amaitu du

Iaz gehien garestitu ziren produktuak Alkoholdun edariak eta tabakoa, Garraioa eta Etxebizitza izan dira, ordena honetan.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inflazioak % 2,8an amaitu du 2010 urtea Euskadin abenduan lau hamarreko igoera izan ostean, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) emandako datuen arabera.

Lurraldeka, prezioen igoerarik handiena Bizkaian izan da, 2,9ko KPIa eta 0,5eko hazkundearekin; ondoren Araba dago, 2,8ko KPIa eta 0,3ko hazkundearekin eta, azkenik, Gipuzkoa, 2,6ko KPIa eta 0,3ko igoerarekin.

Iaz gehien garestitu ziren produktuak Alkoholdun edariak eta tabakoa (% 14,5), Garraioa (% 8,9) eta Etxebizitza (% 5,1) izan dira, ordena honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea