Ekonomia -

Gipuzkoa

Deba eta Mutriku lotzen dituen zubia 'harriz harri' berreraikiko du Aldundiak

XIX. mendeko zubiak erortzeko arrisku 'osoa' du bere zutabe bat partzialki hondoratu ostean.

Deba eta Mutriku lotzen dituen zubia. Artxiboko irudia: EiTB
Deba eta Mutriku lotzen dituen zubia. Artxiboko irudia: EiTB
Deba eta Mutriku lotzen dituen zubia. Artxiboko irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundiak Deba eta Mutriku lotzen dituen XIX. mendeko zubiaren bi bobedak "harriz harri" berreraikiko ditu. Zubiak erortzeko arrisku "osoa" du bere zutabe bat partzialki hondoratu ostean.

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Pedro Bengoetxea eta Jose Angel Lizardi Debako eta Mutrikuko alkateek, hurrenez hurren, prentsaurreko bat eman dute ostegun honetan, zubi hau birgaitzeko egingo diren bi faseen jardueren berri emateko. Zutabe nagusia uztailaren 5ean hondoratu zen, ondorioz, sarbidea moztu zuten guztiz.

Oinezkoentzako zubi hau Debako udalerriarena da bi herenetan, eta Mutrikurena beste herenean. 1866an sortu zuten, lau zubi-begi ditu, eta hiru zutabe. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arabera, babes bereziko kalifikazioa du, monumentu multzo moduan, Donejakue Bidearen testuinguruan.

Itxasok azaldu duenez, 1,2 milioi euroko kostua izango dute larrialdiko prozeduragatik kontratatuko dituzten lanek. Metalezko egitura eraikiko dute, zubiaren gainean, eta horrek arriskuan dauden bi bobedak mantentzea ahalbidetuko du, baita bizilagunentzako pasabidea ere.

Lan horiek hilabete honen amaieran edo hurrengoaren hasieran hasiko dituzte, eta 10 asteko epean amaitzea aurreikusi dute, Itxasok esan duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea Ekonomia Albisteak Gaur Deba albisteak Gaurko azken ordukoa