Ekonomia -
Bizkaia
Bombardier enpresak Trapagaranen egingo ditu 50 lokomotorren propultsio motorrak
TRAXX MS3 modeloaren 2.250 ale saldu ditu orain arte enpresak Erdialdeko Europako hainbat herrialdetan.
Agentziak | Erredakzioa
Bombardier enpresak Trapagaranen duen lantegian egingo ditu 50 TRAXX MS3 lokomotorrentzako propultsio motorrak. CD Cargorentzat egingo du enkargua, Czech Railways Txekiako trenbide konpainiak merkantziak garraiatzeko duen filialarentzat, alegia.
Kontratuaren lehen partean, hamar lokomotor egingo dituzte. Hala, eskari berri horrekin, TRAXX modeloaren ekoizpena Trapagaranen finkatuko da. Merkantziak eta bidaiariak eramateko erabiliko dituzte Txekian, Eslovakian, Alemanian, Austrian, Polonian eta Hungarian. Ondoren, Esloveniara eta Kroaziara hedatuko dute flota.
Enkargu horri esker, makineria horren merkatu berria abiatu du Erdialdeko Europan Bombardier enpresak, eta dagoeneko 2.250 ale saldu ditu.
Bestalde, Bombardier enpresaren Trapagarango lantegiak lokomotor horien trakzio sistemaren bihurgailuak ere ekoitziko ditu.