Ekonomia -

Mario Fernandezen ustez

BBK Bank CajaSurrek irabaziak izango ditu aurten

CajaSurreko aktiboen balorazioak 1.100 milioiko galerak dakartzan arren, BBK-ko presidentearen hitzetan, horrek ez du negozio galerekin zerikusirik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Fernandez BBK taldeko presidenteak azaldu duenez, CajaSur zenaren aktiboen balioa gaurkotuta, 1.100 milioi negatiboko emaitza ikusi dute 2010ean, baina talde berriak mozkinak izango ditu aurten, “erabat seguru”.

Kordoban egindako prentsaurrekoan Fernandezek esan duenaren arabera, BBK-k "zuhurtasunez" jokatu du, kontabilitatearen aldetik, eta hartutako aktiboen zenbatekoa gaurkotu du; "horrek ez du negozio galerekin zerikusirik", gaineratu du Fernandezek.

Iraganeko datuek BBK Bank CajaSurren etorkizuneko emaitzak “kutsa ez ditzaten” egin du eragiketa hori BBK-k. "Ez zukeen zentzu handirik jasotako aktibo, kreditu eta higiezinen balioa ez doitzeak, jaso ditugun egunaren balioaren arabera ez balioztatzeak", esan du Fernandezek.

Bestalde, Fernandezen hitzetan, taldeak mozkinak izango ditu aurten; 2013tik aurrera 85 milioikoak izango dira gutxi gorabehera; eta 2014-2015 urteetatik aurrera 90 edo 100 milioi euroraino helduko dira, urtero-urtero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea