Ekonomia -

HAUTESKUNDE SINDIKALAK

Euskadiko sindikatuak ordezkaritzak berritzen hasiko dira irailean

Irailaren erdialdetik aurrera, Euskadiko sindikatuek hainbat hauteskunde izango dituzte, ordezkaritzaren atal handi bat berritzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko milaka langilek ordezkaritza sindikalaren erdia baino gehiago berrituko dute udazken honetan hasi eta maiatzera bitartean egingo diren hauteskunde sindikaletan.

Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaritza sindikalaren % 40 berrituko da. Besteak beste, honako enpresa hauetan egingo dituzte hauteskundeak: Michelin, Bridgestone, Guardian Llodio, Mercedes, Arcelor, Vicrila, Kutxabank, BBVA, Caixabank, Telefonica eta Renfe.

Horrez gain, erkidegoko, foru aldundietako, udaletxeetako eta EHUko administrazioko langileei ere egingo diete bozkatzeko deia.

Gaur egun, ELAk ditu ordezkari sindikal gehien (% 40); LABek eta CCOOk % 19, eta UGTk % 10.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Sindikatuak