Ekonomia -
Finantza ministroak
Euroguneak baztertu egin du erreskateen funtsa handitzea
Euroguneak Espainiak hartutako neurriak txalotu ditu berriro, eta ereduzkotzat jo ditu.
Erredakzioa
EBko Ekonomia ministroek baztertu egin dute oraingoz erreskateen funtsa handitzea, baina horretarako lanak arindu dituzte.
Jean Claude Juncker euroguneko presidenteak azaldu duenez, adostasuna handia dago eta ezberdintasunak oso txikiak dira, baina ez du esan noizko egongo den lan hori bukatuta.
Merkatuen aldakortasuna ikusita, zailtasunak bizi dituzten herriei erreforma fiskalak arintzeko eskatu diete, hori baita, 17en arabera, euroguneko egonkortasunerako giltza.
Ildo horretan, euroguneak Espainiak hartutako neurriak txalotu ditu. Jean Claude Junckerren hitzetan, Zapateroren Gobernuak hartutako neurri fiskalek eta oinarrizko erreforma ekonomikoek Espainiako eta euroguneko ekonomia egonkortzen lagunduko dute.