Ekonomia -

Garraiolariak

Garraiolari autonomoek "egunero dirua galtzen dute" Hiruren arabera

Egoera larria bizi dutela dio Hiru sindikatuak, eta horien biziraupena kinka larrian dagoela bai EAEn bai Nafarroan. Azken urteetan 650 autonomok Gizarte Segurantzan baja eman dutela gaineratu du.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garraiolarien sindikatuak, Hiruk, adierazi du autonomo "askok, egunero dirua galtzen dutela" eta euren lanbidea "desagertzeko bidean" dela bai Euskal Autonomia Erkidegoan bai Nafarroan. Enpresa estruktura handiagoen aldeko "ezkutuko birmoldaketa" egiten ari direla salatu du sindikatuak "sektorea ikuspuntu espekulatibo hutsetik kudeatzeko asmoz", gaineratu du.

Horrez gain, prezioen neurrigabeko igoerak eta soldata berdin mantentzeak, egoera okertu baino ez duela egin salatu du "656 garraiolari autonomok Gizarte Segurantzan baja eman dute".

Egoera honen aurrean lan harremanetarako euskal marko baten aldeko apustua beharrezko jotzen du Hiruk "gizartearen beharrei erantzungo dien garraio sare propioa mantendu, eratu eta kudeatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea