Ekonomia -

CAF

CAFek Solaris enpresa poloniarra erosteko prozesua amaitu du

Enpresak azaldu duenez, Europako hiriko garraio publikoan irtenbide berritzaileen arloan lider izatea bermatuko die.

CAFek amaitu du Solaris enpresa poloniarra erosteko prozesua. Irudia: CAF
CAFek amaitu du Solaris enpresa poloniarra erosteko prozesua. Irudia: CAF
CAFek amaitu du Solaris enpresa poloniarra erosteko prozesua. Irudia: CAF

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAFek Solaris enpresa erosteko prozesua amaitu du, hilabete baino zertxobait gehiago iraun duen itxiera-prozesuaren ostean; Poloniako eta Alemaniako lehia arloko agintariek baldintzarik jarri gabe onartu dute eragiketa.

Horren arabera, CAFek Solaris Bus & Coach enpresako akzio guztiak eskuratu ditu. Enpresaren hitzetan, CAF Taldea eta Solaris Europako hiriko garraio publikoan irtenbide berritzaileen arloan lider izatea bermatuko du akordioak, eta bi marka horiek nazioarteko gainerako merkatuetan duten posizioa sendotuko da.

Gainera, CAFek Poloniako PFR (Polski Fundusz Rozwoju) inbertsio-funtsarekin adostu du akordioa. Horri esker, funts horrek Solarisen % 35 eskuratu du. Hurrengo asteotan beharrezko izapidetzeak bukatu eta dagozkion erakunde arautzaileen baimena eskuratutakoan gauzatuko dute akordioa.

Gutxiengoa duen akziodun gisa Poloniako inbertsio-funtsa partaide bihurtuta, CAFek Polonian errotuta utziko du Solaris, eta, aldi berean, enpresaren asmo handiko hazkunde-planari ekiteko finantza arloko bazkide sendoarekin aliantza egingo du.

Solaris 32 herrialdetako 700 hiri baino gehiagotan autobus arruntak eta elektrikoak martxan dituen mundu mailako hornitzailea da. 2017an, 450 milioi euro inguruko fakturazioa izan zuen, eta 1.397 ibilgailu egin zituen: autobus arruntak (dieselarekin eta GNC edo gas natural konprimituarekin dabiltzanak) zein e-mobility gamakoak. Gainera, segmentu horretan, Solarisek du merkatu osoko irtenbideen gama zabalena (hibridoak, trolebusak, bateria eta hidrogenoa).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Alemania CAF Ekonomia Eguneko albisteak Beasain albisteak Albisteak Industria sektorea gaur Polonia azken ordukoa