Ekonomia -

Etxebizitzak

Pisuen prezioa % 2,6 garestitu da Espainiako Estatuan, bigarren hiruhilekoan

2015etik hiru hilabete arteko igoerarik handiena izan da. Prezioa zertxobait jaitsi da Euskadin (% 0,3).

Etxebizitzak. Artxiboko irudia: EiTB
Etxebizitzak. Artxiboko irudia: EiTB
Etxebizitzak. Artxiboko irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen prezioa % 2,6 igo da urteko Espainiako Estatuan, bigarren seihilekoan, aurreko hiri hilabeteekin alderatuta, hau da, 2015etik urteotako hiru hilabete arteko igoerarik handiena izan da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan zabaldutako datuen arabera.

Etxebizitza berriaren kostua % 5,7 igo da apirilaren eta ekainaren artean; ez dio igotzeari utzi 2014ko bigarren hiruhilekotik. Bigarren eskuko pisuei dagokienez, zazpi hamarren igo dira prezioak, % 7 gehiago, beraz, gutxienez bi hiruhilekotan izan dira gorakadak.

Erabilitako etxebizitzak lau hiruhileko izan ditu jarraian % 6 baino gehiagoko igoerekin.

Urtarriletik, etxebizitza berrien eta erabilien prezioak sei hamarren igo dira, eta % 6,8an ezarri; 2014ko bigarren hiruhilekotik joera honek ez du etenik.

Autonomia erkidegoei dagokienez, etxebizitzen prezioa guztietan igo da bigarren hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuz gero; bereziki Katalunian, % 3,7 igota; Kantabrian, % 3,3, eta Madrilen, % 3,3.

2018ko bigarren eta lehen hiruhilekoak alderatuz gero, pisuen kostua honako autonomia erkidegoetan igo da bereziki: Asturiasen (% 1,9), Extramaduran (% 1,9) eta Gaztela eta Leonen (% 1,6); Euskadin (% 0,3), Madrilen (% 0,1) eta Murtzian (% 0,1) jaitsi egin da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Madril Kontsumitzaileen eskubideak Kantabria Etxebizitza gaur