Ekonomia -
2010eko datuak
Gizarte Segurantzako superabita % 72 jaitsi da
2010ean Gizarte Segurantzak 2.382milioi euroko superabita izan du. Gastuak gora eta kotizazioen diru sarrerak behera egiteak eragin dute jaitsiera.
Erredakzioa
Gizarte Segurantzako superabitak % 71,9 egin du behera 2010ean iazko urtearekin alderatuta. 2.382,97 milioi euroan kokatu da, zenbateko hori Barne Produktu Gordinaren % 0,22 da.
Gizarte Segurantzako Estatuko idazkariak, Octavio Granadok, esan du gastuak gora eta kotizazien diru sarrerek behera egitearen ondorioz jaitsi dela superabita. Lehen aurreikuspena 2.800 milioiko emaitza positiboa lortzea zela azaldu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea