Ekonomia -

Qatarren

Euskadik eta Qatarrek lan batzorde bat eratuko dute

Patxi Lopez Qatarreko printze oinordekoarekin eta Qatar Erakundeko presidentearekin bildu da.

Pedro Garcia Larragan

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Qatarrek lan batzorde bat sortuko dute harreman instituzionalak estutzeko.

Arabiar Emirerri Batuetako printze oinordekoarekin bildu ostean aurkeztu du konpromisoa Patxi Lopez lehendakariak.

Halaber, Patxi Lopez Qatar Foundationeko presidentearekin bildu da, eta euskal zentro teknologikoetan interes handia dutela esan du lehendakariak.

Qatarren egindako bilerak emankorrak izan direla esan du lehendakriak; izan ere, Qatarreko ordezkari nagusiekin hitz egin du, besteak beste, Beasaingo CAF enpresari buruz eta bere trenbide potentzialari buruz. Halaber, lan batzorde bat eratzea adostu dute, besteak beste, hezkuntzaren, osasunaren, energia berriztagarrien, eta batez ere, proiektu teknologikoen eta jasangarrien inguruan lan egiteko.

Lan batzordea berehala sortuko da. Bestalde, Qatar Foundationeko presidenteak EAEko zentro teknologikoak eredua ezagutzea nahi dituela esan dio lehendakariari.

Ildo horretan, Qatarren eremu horretako zuzendaria udaberrian EAEra bidaltzeko asmoa duela iragarri du.

Pozik agertu da berriro lehendakaria bileren emaitzekin, baina hasiera bat baino ez dela ohartarazi du. Orain lan egiten jarraitu behar dutela esan du.

Qatarrek munduko biztanleko errenta altuena dauka, eta bere inbertsio funtsa nagusiak 80.000 milioi euroko soberakina dauka; hori horrela, garapen proiektuetan inbertitzeko prest daude Qatarren zein Qatarretik kanpo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea