Ekonomia -

Lehendakariaren bidaia

Arabiar Emirerrietako hiru tour operadore Euskadira etorriko dira

Hain zuzen ere, Euskadiren eskaintza turistikoa eta kulturala gertutik ezagutzeko etorriko dira. Bisita udaberrian izango da.

Pedro Garcia Larragan

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria Abu Dabiko, Dubaiko eta Qatarreko hiru tour operadorerekin batzartu da, Patxi Lopez lehendakaria lurralde horietatik egiten ari den bidaiaren baitan.

Muelaren hitzetan, azken egunetan sektore horretako enpresaburuekin egindako bilerak "oso positiboak eta arrakastatsuak" izan dira.

Hori horrela, hiru tour operadorrek aurki Euskadira joateko konpromisoa hartu dute, gure eskaintza kulturala gertutik ezagutzeko. Beste bik ere berdin egingo dute, aurrerago.

Halaber, Euskadi gonbidatu egin dute apirilaren 16an Qatarren egitekoa den turismo azoka batean parte hartzeko.

Jaurlaritzako Turismo zuzendariak azaldu duenez, herrialde arabiarretako turistek Euskadiko natura, berde kolorea eta klima dituzte gogoko, haien herrialdeetan tenperatura bero-beroak baitituzte.

Erosteko ahalmen handia dute, eta beraz, hotelei eta aisialdi guneei ematen diete garrantzia, gastronomiari beharrean.

Gainera, ez diete aurkezpenik egin ardoari buruz, herrialde arabiarretan alkohola tabu baita.

Guggenheim Museoa eta Bilborentzat eta Euskadirentzat ekarri duen arrakasta ere gustuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea