Ekonomia -
Iberdrola-ACS lehia
Gorenak errefusatu egin du blindajeen aurkako legea indargabetzea
Lege horrek debekatu egiten du konpainiek akziodunen boto-eskubidea murriztea. Legea indargabetuta, ACS bere Kontseiluan sartzea galarazi nahi zuen Iberdrolak.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak errefusatu egin du Iberdrolaren kasuan enpresen blindajeak debekatzen dituen legea indargabetzea.
Lege horrek debekatu egiten du enpresek akziodunei boto eskubidea mugatzea eta, hori indargabetuta, ACS bere Kontseiluan sartzea galarazi nahi zuen euskal konpainia elektrikoak.
Gaur publikatutako epaiaren arabera, gainera, Gorenak 9 eguneko epea eman dio Florentino Perez buru duen eraikuntza enpresari (Iberdrolaren akziodun nagusia, kapitalaren % 20 baitu), epaitegira joan eta konpainia elektrikoaren helegitea behin betiko konpontzeko.
Gorenak argudiatu duenez, Iberdrolarentzat legea indargabetzea "interes publikoa urratzea" litzateke.
Halaber, Ibedrolak argudiatutako "kalteak" konponezinak izatea ez dagoela frogatuta adierazi du.