Ekonomia -
Urte baten buruan
Tabakoaren legeak ostalaritzan izango duen eragina aztertuko dute EAEn
Laguntza ekonomikoak prestatze aldera egingo dute azterketa. Dena den, ez da kalteordainik izango taberna edo jatetxea moldatu zuten ostalarientzat.
Erredakzioa
EAEkoTabakoaren legea indarrean jarri eta urte betera ostalaritzan kalterik eragiten ote duen aztertuko du Eusko Jaurlaritzak. Orduan erabakiko dute laguntza ekonomikoak behar dituzten ala ez.
Hori izan da lege egitasmoak jaso duen azken moldaketetako bat. Izan ere, azken ukituak eman dizkio gaur Legebiltzarrean Gizarte-politika, Lan eta Berdintasun batzordeak lege egitasmoari.
Adingabeak dauden ibilgailuetan ez erretzeko debekua bertan behera utzi dute; halaber, gasolina-zerbitzugunetan tabakoa salduko dela jakinarazi dute, aurreko debekuari aurre eginez.
Batzordeak hiru emendakin gehitu dizkio txostenari, besteak beste, ostalaritzan izango duen eraginarena.
Kalteordainik ez
Mikel Unzalu batzordeko buruak berretsi dunez, elkarteetan erretzeko debekua lege egitasmotik kanpo gelditu da, eta ez da izango kalteordainik taberna edo jatetxea moldatu zutenentzat.
Era berean, menpekotasunaren aurka egiteko programak bultzatu beharko ditu Osasun Sailak.
Orain, osoko bilkuraren onespena baino ez zaio falta Euskadiko tabakoaren aurkako legeari.