Ekonomia -

Autoen kutsadura

BMWk, Daimierrek eta Volkswagenek isuri kutsakorrak mugatu ote zituzten ikertuko dute

Hain zuzen ere, enpresa horiek akordio pribatuak hitzartu dituzten ala ez aztertuko du Bruselak. Izan ere, hiru enpresa horiek, Audik eta Porschek bilerak egin dituztela susmatzen du EBk.

Logo BMW. Argazkia: EFE
Logo BMW. Argazkia: EFE
Logo BMW. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BMW, Daimier eta Volkswagen enpresek gasolina eta gasolio autoetan isuri kutsakorrak murrizteko sistema biren garapena mugatu ote duten ikertuko du Europako Batzordeak.

Hain zuzen ere, enpresa horiek akordio pribatuak hitzartu dituzten ala ez aztertuko du Bruselak. Izan ere, hiru enpresa horiek, Audik eta Porschek bilerak egin dituztela susmatzen du EBk.

Zehazki, SCR eta OPF sistemen garapena aztertuko dute: gasolio autoetan nitrogeno oxidoen isurketak murrizteko erabiltzen da lehena; bigarrenak, berriz, gasolina bidezko ibilgailuetan partikula kaltegarrien emisioak mugatzea du helburu.

"Autoak ingurugiroarentzat hain kutsakorrak ez izatea lortu nahi dute teknologia horiekin. Hori horrela, aipatu enpresen arteko hitzarmenak erakutsiko luke kontsumitzaileei horren kutsakorrak ez diren autoak erosteko aukera ukatu dietela, nahiz eta horretarako propio garatutako teknologiak ekoizleen esku egon", azaldu du Margrethe Vestager EBko Lehiakortasun komisarioak.

Nolanahi dela, Europako Batzordeak argitu du ez dutela batere argi enpresa horiek isuriak manipulatzeko gailu ilegalen erabilerari buruzko akordioak hitzartu izana.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EB Multinazionalak albisteak Iruzurrak argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Automobilgintza Enpresaburuak Euskal Herriko kutsadura