Ekonomia -
2010 urtean zehar
Eusko Jaurlaritzak funtzionarioen soldata murrizketari eutsiko dio
Behe mailako langile publikoei % 0,48 eta maila altukoei % 4,5 jeitsiko die soldata Gasteizko Gobernuak. Neurri honi esker, 100 milioi euro aurreztu dituzte 2010ean.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak gastu murrizketari eutsiko dio aurten. 2010ean 100 milioi euro aurreztu zituzten neurri hauei esker. Horrela, behe mailako langile publikoei % 0,48 eta maila altukoei % 4,5 jaitsiko die soldata.
2010eko ekainaren 1etik abiatu zuen Jaurlaritzak langile publikoen soldata murrizketa progresiboa. Mozketa hori Gabonetako aparteko ordainsarian nabaritu zuten funtzionarioek.
2011ri begira, soldaten murrizketa urteko lehen hilabeteetatik egingo dute eta langileen mailaren araberakoa izango da. Behe mailako langile publikoei % 0,48 eta maila altukoei % 4,5 jaitsiko die soldata Jaurlaritzak. Goi mailako kargudunek ere murrizketa jasan dute: % 5 zuzendariek, % 6 sailburuordeek, % 7 sailburuek eta % 8 lehendakariak.
Hala ere, Administrazioaren alor bakoitzak izango duen murrizketa zehatza bihar emango dute ezagutzera, Gobernu Kontseiluak adostu ondoren.
Era berean, iaz bezala, pentsio funtsei egiten dien ekarpena erdira murriztuko du Gasteizko Gobernuak.