Ekonomia -

DENDA BERRIA ATE-JOKA

Iruñeko merkatariek gogor kritikatu dute Ikea denda bat irekitzeko plana

Alde Zaharreko eta Zabalguneko merkatariak "harrituta eta minduta" daude Ikeak Iruñerrian denda zabaltzeko daukan asmoarekin eta agintarien jarrerarekin.

Ikea
Ikea
Ikea

AGENTZIAK | REDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikeak Iruñerrian ireki asmo duen denda dela eta, Iruñeko Alde Zaharreko eta Zabalguneko merkatariak "harrituta eta minduta" daudela adierazi dute.

Cordovillako lurretan dagoen Super Ser fabrika zaharra botatzea aurreikusten da proiektuan eta haren urbanizazioa "3,5 milioi euro publiko" kostatuko dela salatu dute, baita Iruñeko m2-aren prezioa zenbatean dagoen jakinda, "Suediako enpresari prezio barregarrian salduko zaizkiola 30.000 m2".

Gainera, merkatariek jakitera eman dutenez, Ikeak Iruñean ezartzeko "bere merkataritza zentroa Zaragoza etorbidearekin eta Galaria parkearekin lotuko duen bide bat eraikitzea eskatu du", baita "PA 31 errepidetik bere dendara sarbide zuzena sortzea ere".

Merkatarien ustez, Iruñeko erdialdean trafikoa mugatzeko aurten jarri duten planak hiri erdira sartzea zaildu du eta horrek salmentetan eragin negatiboa izan du. Horregatik,"ezin dugu operadore handi bati alfonbra gorria jartzea onartu, bere eskaria guztiei men eginez, eta diru publikoa jarriz, guri trabak jartzen dizkiguten bitartean" ohartarazi dute.

Nafarroako Gobernuari "gardentasuna eta koherentzia" eskatu diote, baita "Iruñeko erdialdeko merkatal egoeran eskuhar dezala ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Euskal hiriburuak Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala Euskal enpresak azken ordukoa Multinazionalak Iruñeko Alde Zaharra Zazpikaleak Bilbo Merkataritza albisteak gaur