Ekonomia -

Kutxen nazionalizazioa

Mendia: 'EAEko hiru kutxen osasun ekonomikoa ezinhobea da'

Espainiako Gobernuak egin nahi duen erreformaren aurrean, euskal kutxen bideragarritasuna ona dela esan du Jaurlaritzako ordezkariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru aurrezki kutxak (Kutxa, BBK eta Vital) "egoera ekonomiko ezinhobean" daudela berretsi du gaur Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Zentzu honetan, Espainiako Gobernuak egin nahi duen erreformaren aurrean (diru behar duten kutxak nazionalizatu egingo dituztela iragarri zuen atzo Elena Salgadok) euskal kutxen bideragarritasuna ona dela esan du Jaurlaritzako ordezkariak.

Mendiak adierazi duenez, datuen arabera, EAEko hiru kutxek "ez dute larritzeko arrazoirik" izango.

BBKren eta Vitalaren arteko fusio hotza aztertzen ari direla gogoratu du. Jaurlaritzak aurrezki kutxa horiek hartzen duten erabakiari "babes osoa" emango diela azpimarratu du Idoia Mendiak. EAEko hiru kutxen etorkizunari hitz egitean "lasaitasuna" eskatu du Jaurlaritzak, bizi duten egoera ekonomiko osasuntsuagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea