Ekonomia -

Lan istripua

Langile bat zauritu da kamioi batek bere txurro-denda jo duenean, Karrantzan

22 urteko emakumeak beso bat erre du, txurroak egiteko erabiltzen ari zen olio beroa gainera erorita.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat zauritu da kamioi batek bere txurro-denda jo duenean, Karrantzan (Bizkaia). 22 urteko gazteak erredurak ditu besoan, txurroak egiteko erabiltzen ari zen olio beroa gainera erori zaiolako.

Ezbeharra 17:45ean gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio kamioi batek kontrola galdu eta txurro dendaren aurka talka egin duenean.

Langileak besoa erre du bero-bero zegoen olioa gainera erorita. Hori dela eta, Laredoko (Kantabria) ospitalera eraman dute erredurak artatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Lan-istripuak Gaurko albisteak Bizkaia Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Enkarterri gaur