Ekonomia -

LAB pentsioen inguruan

Erreforma 'ez onartzeko' eskatu die EAJko parlamentariei Etxaidek

EAJren babesarekin Gobernuak erretiroa hartzeko adina atzera dezake. "Krisiaren aurrean gizartea ez babestea erabaki dute" eta grebak horri erantzun nahi dio, adierazi du Etxaidek Boulevarden.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zapateroren Gobernuak bultzatutako pentsioen erreformaren aurkako botoa emateko eskatu dio EAJri Ainhoa Etxaide LAB sindikatu idazkari nagusiak.

"Errealitate bat dago. Erreforma hau bozkatu behar dute eta PSOEk beste alderdien laguntza behar du aurrera ateratzeko. Horregatik, bozketa horietan parte hartuko duten euskal agente politikoei erreforma errefusatzeko eskatzen diegu", azaldu du Etxaidek Radio Euskadiko Boulevard irratsaioan.

Etxaideren hitzetan, erreforma "erabakitzeke dago oraindik eta greba honek gizartearen agindu hori sortu nahi du. Ondorioz, oraindik aukera dago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea