Ekonomia -

Egindako adierazpenengatik

Sindikatu abertzaleek Ares auzitara eramatea erabaki dute

Herrizaingo sailburuak "bart izandako ekintza bortitzei" bide ematea egotzi diela salatu dute sindikatu deitzaileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren aurkako kereila kriminal bat sartzea erabaki dute, gaur goizean emandako adierazpenengatik; Aresek greba orokorra deitu duten sindikatuei delituak egitea leporatzen die.

Bere adierazpenetan sailburuak gauza asko nahasten ditu, intentzio osoz eta manipulatzeko asmoz: "bart izandako ekintza bortitzei" bide ematea egozten digu; hori beste esaldi honekin nahasten du: "behar bada deitzaileek duten eragozpen nagusia zera da, greba honen deialdiari eusteko arrazoi gutxi izatea".

Aurrerago, Ares sailburuak dio "argudiorik ez dagoenean, ziurrenik helburuak beste bitarteko batzuk erabiliz lortu nahi dira". Azkenik, aurreratu duenez, "uste dut, beste behin ere, greba bortxa bidez aurrera ateratzeko saioa egingo dela", eta "greba bat argudioekin defenditzeko modurik okerrena ekintza bortitzei bide ematea da".

Sindikatu abertzaleen ahotan, sailburuaren asmoa nabarmena da: oinarrizko eskubide baten jarduera demokratikoa, eta bera gauzatzea erabaki dugunok, kriminalizatzea.

Greba orokorra deitzeko arrazoiak ezagunak dira: Aresen alderdiak –beste batzuren laguntzaz- eskubide laboral eta sozialei egindako erasoak, azken 35 urteetan izan diren gogorrenak. Greba deitu dugun sindikatuok salatu egin nahi dugu sailburua balizko laido eta kalumniak egiteaz gainera bere zinismo gordina eta manipulatzeko asmoa agerian utzi duela, greba orokorra deitzera behartuta gaudenon intentzioa juzkatzen ari baita. Gauza bakarra gogora arazi nahi diogu: herri-botereen egitekoa eskubide horiek normaltasunez gauzatu ahal izatea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea