Ekonomia -
Pentsioen erreforma
38,5 urte kotizatzen dituztenak 65 urterekin erretiratu ahalko dira
Gobernuak eta sindikatuek akordioa lortu dute pentsioen erreformaren inguruan, Lan Ministerioak baieztatu duenez. CCOOk nabarmendu du akordioa gertu dagoela, baina ez guztiz itxita.
Erredakzioa
Gobernuak eta sindikatuek akordioa lortu dute pentsioen erreformaren inguruan. Lan Ministerioak baieztatu duenez, 38,5 urte kotizatzen dituztenak 65 urterekin erretiratu ahalko dira.
Gobernuak eta sindikatuek goizean oraindik ebatzi gabe geratu diren hainbat atal negoziatzen jarraituko dute "Itun zabal baten barruan"&' || 'nbsp; " enplegu politika aktiboak, Lan Erreformaren arautegiaren garapena, negoziazio kolektiboa eta zientzia eta&' || 'nbsp; politika energetikoa" besteak beste.
Negoziaketetan parte hartzen ari diren iturri batzuen arabera, akordio hauek,&' || 'nbsp; Ministroen Kontseiluak bihar landuko duen lege-proiektuan islatzea dute helburua.&' || 'nbsp;
CCOO sindikatuko hainbat ordezkarik EFEri egindako adierazpenetan argitu dute akordioa bide onetik doala baina oraindik ez dagoela itxita eta batzuek negoziaketak bukatutzat jotzeko "antsietatea" dutela gaineratu dute.
Akordioaren xehetasunak arratsaldean ezagutaraziko dituzte, ziurrenik,&' || 'nbsp; komunikatu bateratu batean.