Ekonomia -

Zerga-arloa

Bizkaiak enpresa britainiar bat kontratatu du iruzur fiskalaren aurka

Foru Aldundiaren hitzetan, Erresuma Batuko enpresa horrek erabiltzen duen sistema informatikoari esker iruzurgileak harrapatuko dituzte eta zerga-defizita murriztuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Zerga-arloko Sailak Detica NetReveal Erresuma Batuko enpresa kontratu du itzurpen fiskaleko sistemak hobetzeko eta iruzurraren kontrola handitzeko, prentsa-ohar batean Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Erresuma Batuko konpainia segurtasunean eta iruzur fiskalean espezializatua dago; pertsonen eta datuen arteko ezkutuko harremana aurkitu, zerga-betebeharrak betetzen direla kontrolatu, dirua zuritzeko operazioak atzeman eta "iruzur txikiak, zein eskala handikoak" ezagutaraziko dituzte.

Foru Aldundiaren hitzetan, enpresa horrek erabiltzen duen sistema informatikoari esker iruzurgileak harrapatuko dituzte eta zerga-defizita murriztuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea