Ekonomia -
AHT
Espainiak eta Frantziak Gasteiz-Dax trenbide lotura bizkortuko dute
Trenbide lotura horrekin herri biek duten konpromisoa berretsi dute, eta "lanak elkarren arteko lankidetzaz garatzearen" beharra azpimarratu dute.
Erredakzioa
Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak eta Thierry Mariani Frantziako Garraioko Estatu idazkariak Gazteiz eta Dax hirien arteko trenbide lotura bizkortzeko hitzarmena hartu dute.
Blanco Marianirekin bildu da Perpinyànen (Frantzia) Abiadura Handiko Treneko lanei buruz hitz egiteko. Blancok Marianiri jakinarazi dionez, "lanak erritmo onean aurrera egiten dute".
Bestalde, "ahal den neurrian Gasteiz-Dax lanak egokitzeko" eskatu dio Blancok Frantziako Gobernuari, "ahalik eta arinen errealitate bat izateko".
Frantziako Garraioko Estatu idazkariaren hitzetan, "bultzada handia" emango diote Frantziako tarteari. 2014an eztabaida publikoa gauzatzeko izapidea aurkeztuko dute eta 2018an AHT Bordelera heltzeko azken proiektuak abian jarriko dituzte.
Trenbide lotura horrekin herri biek duten konpromisoa berretsi dute, eta "lanak elkarren arteko lankidetzaz garatzearen" beharra azpimarratu dute.