Ekonomia -

Bilbo

Juan Garai kalea irekita, sabotajearen ostean

Kaputxak zeramatzaten lagun batzuek olioz betetako bidoiak hustu dituzte errepidean, Zabalburu plazara daraman bidean, eta itxi egin behar izan dute bi noranzkoetan, garbitu duten arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaputxak zeramatzaten lagun batzuek olioz betetako bidoiak hustu dituzte gaur 07:30 aldera Bilboko Juan Garai kaleko errepidean, Bilboko sarbide nagusienetako batean, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Kaputxadunetako hiru atxilotu egin dituzte.

Errepidea itxi egin behar izan dute zirkulazioaren bi noranzkoetan, garbiketa lanak amaitu dituzten arte.

Kaputxadunek pankarta bat zabaldu dute, "Ayer huelga ¿para qué? Borroka eguna da" leloa irakur zitekeen bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea