Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat larri zauritu da Gasteizen, 12 metroko altueratik erorita

Txagorritxuko ospitalearen eraikin berrian ari zen lanean eta, antza denez, beharginak ez zuen segurtasun-arnesik. Ospitaleko zainketa intentsiboen unitatean dago orain.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat larri zauritu da Txagorritxuko ospitalearen eraikin berriko obratan, 12 edo 15 metroko altueratik erorita, Gasteizen. Ospitaleko zainketa intentsiboen unitatean dago orain.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lan-istripua 17:40 aldera gertatu da eraikin berria egiteko lanetan.

Ikerketako iturriek zehaztu dutenez, behargina obrako patio batera erori da, baina oraindik ez dakite zergatik. Antza denez, langileak ez zuen segurtasun-arnesik, eta 12 edo 15 metroko altueratik erori da.

Ezbeharra ospitalean bertan gertatu denez, zauritua Txagorritxuko larrialdietara eraman dute. Ospitaleko zainketa intentsiboen unitatean dago orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak