Ekonomia -
Akziodunen batzarra
Jaurlaritzak bazkide izateko egindako proposamena aztertuko du Navalek
Langileek bi orduko lanuztea egin dute goizean ontziolak bizi duen egoera salatu eta neurriak hartzeko eskatuz.
Erredakzioa
Sestaoko Navaleko ontziolako langileek bi orduko lan uztea egin dute gaur ontziolak bizi duen egoera salatzeko.
Empresako-batzordetik adierazi dute, ontziolaren etorkizuna kolokan dagoela eta egoera aldatzen ez bada itxi egin beharko duela.
Joan den uztailean Jan de Nul armadore belgikarrarekin ontzi berri bat eraikitzeko sinatu zuten kontratuarentzat ez dute finantzaziorik eta bermerik lortu oraindik
Bazkide-batzarra
Sestaoko ontziolako bazkide-batzarrak Eusko Jaurlaritzak egindako proposamena aztertuko du arratsaldean. Aste honetan, Jaurlaritzak, Navaleko gutxiengodun bazkide izateko eskaintza egin dio.
Proposamen honen helburua ontziolaren kaudimena indartzea da.