Ekonomia -

Elkarrizketa ETBn

Cebekek lurraldekako negoziazio kolektiboarekin jarraitzea eskatu du

Bizkaiko patronalaren presidenteak pentsioen erreformaren inguruan lortutako akordioarekin ados agertu da, ez baitago sistemaren iraunkortasuna bermatzeko "beste formularik".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Vazquez Eguskiza "kezkatuta" agertu da negoziazio kolektiboa pentsioen erreformaren barruan sartu izanagatik eta lurraldekako konbenioak bere horretan mantentzea eskatu du.

ETBn egindako elkarrizketan, Vazquez Eguskiza pentsioen erreformaren inguruan lortutako akordioarekin pozik agertu da, eta pentsioen sistema publikoaren iraunkortasuna bermatzeko "beste formularik" ez dagoela gaineratu du.

"Horrela izan behar zuen", esan du Cebekeko presidenteak. Hala ere, negoziazioetan lan erreforma eta negoziazio kolektiboa bezalako gaiak jorratu izanak kezkatu egiten duela azaldu du.

Honen harian, Bizkaiko patronalaren eta Euskadikoaren helburu nagusia "negoziazio territoriala eta sektoriala" dela adierazi du, esparru hori egokiagoa delako euskal enpresen beharrizanetarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea