Ekonomia -

Lezaman

26 urteko langile bat hil da Bizkaian aldamio batetik behera erorita

Gaztea, Amurriokoa, urtarrilaren 12an jausi zen, baina bederatzi egun geroago hil da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko langile bat hil da Lezaman (Bizkaia) aldamio batetik behera erorita, Gasteizko gotzaindegiak zabaldu duenez.

Istripua urtarrilaren 12an gertatu zen, baina bederatzi egun geroago hil da gaztea.

Lan-istripuan hildako gazte horren omenez, Gasteizko Elizbarrutiko Idazkaritza Sozialak aipamena egingo du asteburuan izango diren eliza-ospakizunetan, eta elkarretaratze baterako deialdia ere egin du Gasteizen datorren astelehenerako, "Heriotza gehiagorik ez lan-istripuetan" lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea