Ekonomia -

Bartzelona

Bikote bat, bankuarekin zuen zorra ordaintzetik salbuetsita

Auto historiko batean, epaileak ebatzi du zorrak ordaintzeko "bide guztiak" amaitzen direnean, zorra iraungi egin behar dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Merkataritza Arloko 3. Epaitegiak hartzekodunen konkurtsoan zegoen adineko bikote bat salbuetsi egin du bankuarekin zituen zorrak ordaintzetik, etxebizitza saldu arren ezin izan baititu zor guztiak ordaindu.

Autoa irmo bihurtu da, ez baitute helegiterik aurkeztu, eta hartzekodunei zorrak ordaintzea eskatzen jarraitzea galarazi dien lehena izan da Espainiako historian.

Izan ere, Jose Maria Fernandez Seijo epailearen esanetan, zorrak ordaintzeko "bide guztiak" amaitzen direnean, zorra iraungi egin behar da.

Bikoteak hartzekodunen konkurtsoa eskatu zuen 2007an, eta ezin izan zuen zorrak ordaintzeko plana adostu. Horrenbestez, ondasunak saldu egin behar izan zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea