Ekonomia -
Abuztuko datuak
Langabezia % 8,1era jaitsi da Eurogunean, eta % 6,8an mantendu da EBn
Euroguneko tasa 2008ko azarotik izandako txikiena da; EBkoa, berriz, 2008ko apiriletik zenbatutako txikiena.
Agentzia | Erredakzioa
Euroguneko langabezia tasa hamarren bat jaitsi da 2018ko abuztuan, % 8,1era, alegia. Europar Batasuneko (EB) tasa, bestalde, egonkor mantendu da, % 6,1ean, hain justu, Eurostat Europako Estatistika Bulegoak gaur emandako datuen arabera.
Euroguneko tasa 2008ko azarotik izandako txikiena da; EBkoa, berriz, 2008ko apiriletik zenbatutako txikiena da.
2017ko abuztuarekin alderatuta, langabezia bederatzi hamarren jaitsi da euroa duten herrialdeetan, eta zazpi hamarren, Europar Batasunean.
Espainiako Estatuan, langabezia egonkor mantendu da (% 15,2), aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, eta 1,6 puntu egin du behera, urtebeteko datuak aztertuz gero.