Ekonomia -

Abiadura Handiko Trena

Hasi dira 'Euskal Y'aren zortzigarren zatiko lanak, Tolosa-Hernialden

Orotara 3,8 kilometroko luzera izango du zati honek, 26 hilabetetan egingo dute eta 104,7 milioi euroko aurrekontua erabiliko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal ''Y''aren zortzigarren zatiko lanei (Tolosa-Hernialde) hasiera eman die gaur Eusko Jaurlaritzak. Orotara 3,8 kilometroko luzera izango du zati honek, 26 hilabetetan egingo dute eta 104,7 milioi euroko aurrekontua erabiliko dute.

Ernesto Gasco Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordeak eta Pedro Luis Rios Espainiako Gobernuak EAEn Euskadin duen ordezkariak hasiera eman diete lanei.

Tolosako San Esteban auzoan burutu duten ekitaldian parte hartu dute, baita ere, zinegotziek, Euskal Trenbide Sareko zuzendaritza taldeko kideek eta baita zati horretako lanen esleipena duten eraikuntza eta ingeniaritza enpresetako ordezkariek ere.

Ondoren, erakundeetako ordezkariak Beasainen dagoen Loinatz auzora joan dira, 2009tik burutzen ari den Beasain Mendebaldea zatiko (1,8 km) Loinatzeko tunelaren (370 metro) kalean parte hartzeko.

Tolosa-Hernialde zatian egin beharreko lanen hasierarekin, zortzi dira lanetan dauden zatiak: Bergara-Antzuola, Ezkio-Beasain, Beasain Mendebaldea, Beasain Ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta, Tolosa eta Tolosa-Hernialde. Guztira, 24,8 kilometroko adarra osatzen dute obra hauek.

Hurrengo egunetan hasiera emango zaie Antzuola-Ezkio Mendebaldea, Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernani zatietako lanei, eta lizitazio prozesuan daude Bergara-Bergara eta Antzuola-Ezkio ekialdea zatiak. Horrela, aste gutxi barru, hamahiru izango dira lanetan dauden zatiak, hau da, adarraren %56,53.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, 2011ko aurrekontuetan, 275 milioi euroko partida bideratuko du, 2010ean baino 50 milioi gehiago. Horrela, aurreikuspenen arabera, aurten, gutxienez, bi zati berri lizitatuko direla aurreikusten da: Hernialde-Zizurkil (5,8 km.) eta Zizurkil-Andoain (5,08 km.).

Tolosako udalerritik euskal ''Y''aren 7,9 kilometro doaz, hiru zatitan banaturik: Tolosa-Hernialde 3,8 km; Tolosa 3,8 km eta gainerakoa Legorreta zatian. Azken bietan lanak ari dira burutzen 2009ko abendutik. Trazatu osoaren % 81 tunel barruan doa, % 10 aire zabalean eta % 9 bide-zubian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea