Ekonomia -
Tentsioak Egipton
Brent petrolio upelak 100 dolarren maila gainditu du
Egiptoko eta beste herri arabiar batzuetako krisiak prezioa igotzea eragin du, eta upelaren prezioak 100 dolarreko marka gainditu du.
Erredakzioa
Brent petroleo upel bakoitzaren prezioak 100 dolarrak gainditu ditu Londreseko burtsan; besteak beste, Egipton eta Arabiako beste herri batzuetan izandako protestek eta liskarrek horniduran izan dezaketen eraginaren beldur dira inbertsoreak, eta horregatik garestitu da Europan erreferente den erregai upelaren prezioa.
2008an, krisi ekonomikoak eztanda egin zuen garaietako preziora bueltatu da horrela brent upela.
Azken 28 hilabeteotan petrolioak muga psikologiko hori gainditu duen lehen aldia da; Litekeena da Egiptoko Gobernuaren aurkako protestek Ekialde Erdikoan ezegonkortasuna sortzea, eta horrek eragina izango luke Suezko kanaletik egiten diren petrolio garraioetan.
Halaber, Txina eta India bezalako potentzien eskari handiak eragina izango luke prezioaren igoeran.