Ekonomia -

Lan-hitzarmenik ez

Arbitro batek bideratuko du AENAren eta aire-kontrolatzaileen arazoa

Manuel Pimentel Lan ministro ohiak bitartekari lana egingo du arazoa konpontzeko; izan ere, AENAren eta aire-kontrolatzaileen arteko lan-hitzarmena bideratu ezinik dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AENAk eta aire-kontrolatzaileen sindikatuak ez dute lan-hitzarmenaren harira akordiorik itxi eta bien arteko desadostasunak arbitro batek bideratu beharko ditu. Lan-hitzarmenaren negoziazioa bukatzeko epea atzo, urtarrilaren 31, bukatu zen.

Orain, Manuel Pimentel Lan ministro ohiak bideratuko ditu AENAren eta aire-kontrolatzaileen arteko desadostasunak. Auzi horri konponbideren bat emateko epea otsailaren 28an bukatzen da.

Lan-hitzarmenaren inguruko arazoari konponbidea bilatzeko bi asterik behin bildu dira, baina hainbat puntu akordiorik gabe gelditu dira, eta horiek bideratzen ahaleginduko da arbitroa.

Soldataren eta lanaldiaren inguruko eztabaida izan ohi dira hitzarmenetan puntu zailenetakoak, baina, oraingoan horiek biak oso aurreratuta zeuden, joan den abuztuan adostu baitzituzten.

Azken akordioak Aire Nabigazioko Legean ezarritako lan baldintza berriak jaso beharko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea