Ekonomia -
Eurostaten datuak
Langabeziak egonkor jarraitu du 2010eko amaieran EBn eta eurogunean
Hain zuzen ere, langabezia tasak % 9,6an eta % 10ean geratu ziren, hurrenez hurren.
Erredakzioa
Europar Batasuneko eta euroguneko langabezia tasak egonkor jarraitu du 2010 urteko bukaeran, azarotik abendura ez baita aldaketarik jazo.
Hain zuzen ere, portzentajeak % 9,6an eta % 10ean geratu ziren, hurrenez hurren, Eurostatek gaur jakinarazi duenez.
Aipatu iturrien arabera, abenduan 23,18 milioi langabe zeuden Europar Batasunean, horietako 15,77 milioi eurogunean, hots, 19.000 langabe gutxiago EBn eta 73.000 gutxiago diru bateratuaren esparruan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea