Ekonomia -
EIN-en datuak
Iaz baino % 17,3 enpresa gehiago sortu dira 2018ko abuztuan EAEn
Enpresen itxierak beherakada izan du EAEn, iazko datuekin alderatuta, % 26,2 enpresa gutxiago desagertu baitira aurtengo abuztuan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2017ko datuekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan % 17,3ko gorakada izan du enpresen sorrerak abuztuan. Guztira, 183 merkataritza-sozietate berri sortu dira. Horrela, Estatuan "enpresa mugimendu handiena" duen bosgarren erkidegoa da gaur-gaurkoz EAE.
Bestalde, Estatistikako Institutu Nazionalaren datuek erakusten dutenez, iaz baino % 26,2 enpresa gutxiago desagertu dira aurtengo abuztuan. Hain zuzen ere, 48 enpresa itxi dituzte.
Nolanahi dela, sortutako eta desagertutako enpresen balantzea positiboa izan da, 135 enpresa gehiago baitaude.
Hala, 183 enpresa berri horiek 16,5 milioi euroko kapitala dute, eta guztiak, bat izan ezik, sozietate mugatu bezala sortu dira.
Desagertutako 48 enpresei dagokienez, horietako 38 jabeek erabakita itxi zuten. Enpresen bat-egiteen ondorioz zarratutako konpainiak 4 izan ziren, eta gainerako 6 enpresak beste arrazoi batzuengatik desegin zituzten.