Ekonomia -
Jaurlaritzaren arabera
EAEko ekonomiak % 1,5eko gorakada izango du 2011an
Hurrengo urteetara begira ere, gorakadak iragarri ditu Gobernuak, % 1,8koa 2012an eta % 1,9koa 2013an.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiak % 1,5eko hazkundea izango du 2011. urtean, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomikoen arabera. Hurrengo urteetara begira ere, gorakadak iragarri ditu Gobernuak, % 1,8koa 2012an eta % 1,9koa 2013an.
Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak datu hauekin erantzun dio EAJk Legebiltzarrean egindako galderari. Hala ere, datuak abenduan landu zituztela azaldu du Ekonomia arduradunak. Martxoan aurreikuspen hauek berrikusi egingo dituztela gaineratu du.
Erantzunaren arabera, 2011ko ekonomiak % 1,5eko hazkundea izango du; 2012an, berriz, % 1,8ko hazkundea izango da EAEn eta 2013. urtean, % 1,9koa.
Langabeziaren inguruan ere datuak aurreikusi ditu Jaurlaritzak: 2010ko datuak hobetu egingo dituela uste du Ekonomia arduradunak. Iazko portzentaiak 4,8 puntutan jaitsiko dituela uste du Jaurlaritzak.