Ekonomia -
lan istripua
Langile bat hil da Zizurkil eta Asteasu artean izandako lan istripu baten ondorioz
Hildakoa, 46 urtekoa, Belarmendi enpresako langilea zen. Larunbatean jazo zen istripua.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Belarmendi enpresako 46 urteko langile bat hil da, larunbatean Zizurkil eta Asteasu (Gipuzkoa) izandako lan istripu baten ondorioz, ELA eta LAB sindikatuek jakinarazi duenez.
Ezbeharra larunbatean jazo zen, eta behargina hurrengo egunean hil zen, zaurien larritasuna dela eta. Gizonezkoa landa eremu batean lan egiten ari zen.
Aipatutako sindikatuek elkartasuna eta babesa adierazi diete biktimaren senideei eta lagunei eta eskualdeko langile guztiei.
“Prekarietatea eta enpleguaren kalitate txarra dira sarraski honen kausa; hala ere, patronalak lan-baldintzak okerragotzen jarraitzen du”, salatu du ELAk, eta deitoratu egin du Administrazioak kontrol neurrietara diru gehiago ez bideratzea.
Bere aldetik, LABek adierazi du nekazaritza “arrisku sektorea” dela, lanaldiak “luzeak” baitira, eta “irregulartasunak, zaratak eta estres termikoak handiak” baitira. Gainera, erabili ohi diren makinak “oso arriskutsuak” direla gaineratu du. Horren ildotik, lan istripu guztiak “oinarrizko segurtasun neurriak ezarriz” saihestu daitezkeela gogorarazi du.
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ostegunerako, Zizurkileko Joxe Arregi plazan, lan istripuak eta prekarietatea salatzeko.