Ekonomia -
Iberdrola-ACS auzia
Blindajearen kontrako legearen aurkako epaiketan aurkeztuko da ACS
Iberdrolak Goreneko Auzitegian irekitako epaiketan demandatu gisa aurkeztuko dela adierazi du Florentino Perez buru duen eraikuntza enpresak.
Erredakzioa
Blindajeen kontrako legea bertan behera uzteko Iberdrolak Auzitegi Gorenean irekitako epaiketan demandatu gisa aurkeztuko dela iragarri du ACSk. Helegite horren bitartez, konpainia elektrikoak, ACS, bere akziodun handienaren boto eskubidea mugatzea zuen asmoa.
Auzitegi Gorenak ACSri jakinarazi dio "bederatzi eguneko epean, epaiketan demandatu gisa aurkezteko aukera duela nahi izanez gero" eta eraikuntza enpresak onartu egin du proposamena.
Auzitegi Gorenak urtarrilaren 20an argitaratutako autoan jasotzen da helegitea behin betiko ebatzi ahal izateko deia. Iberdrolak blindajearen kontrako legea bertan behera uzteko eskaera atzera bota zuen autoan, hain zuzen.
Legea joan den urteko ekainean onartu zuen Diputatuen Kongresuak. ACS da Iberdrolaren akzioen % 20aren jabe, iaz onartutako legearekin empresa Iberdrolako Administrazio Kontseiluan parte hartzeko aukera izango luke.