Ekonomia -

HIPOTEKEN ZERGAK

Goreneko presidentea hipoteken gaineko epaia eman zuten epaileekin elkartuko da gaur

Goreneko iturriek azaldu dutenez, barne bilera izango da, epaia ezagutarazi ostean sortu den egoera aztertzeko balio izango duena.

Auzitegi Gorena. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Auzitegi Gorena
Auzitegi Gorena. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko presidentea hipoteken zergen gaineko epaia eman zuten magistratuekin elkartuko da gaur. Ostegunean zabaldutako epaiaren arabera, hipoteka bat sinatzean ordaindu beharreko zergak bezeroek barik bankuek ordaindu behar dituzte. Hala ere, erabakiak izandako oihartzunaren eta bankuek burtsan jasotako kolpearen ostean, aurkeztutako helegite guztiak geldiaraztea adostu zuen Auzitegi Gorenak, eta irizpidea aplikatzen jarraitu ala ez berriro aztertuko du orain.

Otsailean, hipoteka bat sinatzean sortzen ziren gastuak eta zergak bankuek barik bezeroek ordaindu behar dituztela ebatzi zuen Auzitegi Gorenak.

Auzitegi Goreneko iturriek baieztatu dutenez, barne bilera izango da eta epaia ezagutarazi ostean sortutako egoera aztertzeko balio izango du.

Iturri horren arabera, Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko presidenteaz gain, bileran izango dira Angel Juanes presidenteordea eta Luis Maria Diez-Picazo Administrazioarekiko Auzien aretoko presidentea ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena Hipotekak albisteak Gizartea Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza albisteak