Ekonomia -

CGT-k deitua

% 75-50 arteko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte Renferen greba dela eta

Bidaiari gehien dauden orduetan aldiriko lau trenetik hiru ibiliko dira; gainerakoan, zerbitzuaren % 50. Distantzia Ertaineko trenen % 65 egongo dira martxan.

Aldiriko tren bat Abandoko tren geltokian sartzen. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Renferen aldiriko tren bat. Argazkia: ETB
Aldiriko tren bat Abandoko tren geltokian sartzen. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Sustapen Ministerioak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu SFF-CGT sindikatuak asteazkenerako, Domu Santuko zubiaren bezperarako, Renfen deitu duen greba dela eta.

Espainiako Gobernuak Estatuko iparraldean duen Ordezkaritzak ohar batean jakinarazi duenez, aldiriko trenetan % 75-50 artean izango dira gutxieneko zerbitzuak. Bidaiari gehien dabiltzan orduetan, gehienez lau trenetik hiru ibiliko dira. Gainerako orduetan, gehienez % 50ekoa izango da zerbitzua.

Distantzia Ertainean, trenen % 65 ibiliko da, eta Abiadura Handiko/Distantzia Luzeko trenen kasuan, % 78. Merkantzien trenei dagokienez, ohiko zerbitzuaren % 26ko portzentajea ezarri da.

Grebaren ondorioz bertan behera geratu diren Abiadura Handiko/Distantzia Luzeko eta Distantzia Ertaineko bidaia erosita duten pertsonei erositako ordutegitik gertueneko beste tren batean bidaiatzeko aukera eskainiko zaie, ahal den guztietan. Bidaia egin nahi ez badute, bertan behera utzi edo beste data batera alda dezakete txartela, inolako gasturik gabe.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Adif