Ekonomia -
Finantza erakundeak
Aurrezki-kutxen kaudimen-ratioa % 10era igoko du Espainiako Gobernuak
Bankuak Berrantolatzeko Funtsak ematen dituen laguntzak kapitaltzat jo ahal izango dituzte.
Erredakzioa
Kotizatzen ez duten edo bere kapitala pribatuan gutxienez % 20ko inbertsore kopurua ez duten erakunde finantzarioek betebeharreko gutxieneko kapitala % 10era igoko du Espainiako Ekonomia Ministerioak; bankuen kasuan, ordea, % 8raino igoko du. Dena den, Bankuak Berrantolatzeko Funtsak ematen dituen laguntzak kapitaltzat jotzea onartuko du.
Elena Salgadoren hitzetan, neurri horren helburua kaudimen-ratioa mantentzea da.; izan ere, "egoera larrietan handizkako finantzazioa lortzeko inbertsoreen konfiantza mantentzea" beharrezkoa da erakunde horientzat.
Betebehar berriak ezarri ostean, Ekonomia Ministerioak kapitalizazio araudi berriarekiko egoera aztertzeko eskatuko dio Espainiako Bankuari.
Espainiako Bankuak irailean egingo du azterketa
Ondoren, erakunde finantzario bakoitzak araudi berria betetzeko plan zehatz bat aurkeztu beharko dio Espainiako Bankuari, eta azkenik, Miguel Angel Fernandez Ordonezek gidatzen duen erakundeak entitate bakoitzeko plana betetzen ote den aztertuko du irailean.