Ekonomia -
EINen datuak
Etxebizitzen salerosketak % 24,8 hazi dira Euskadin, 2010ean
Espainian, igoera % 6,8koa izan da, 2009 eta 2008an izandako beherako joera aldatuz. Bi urte horietan salerosketak % 25 inguru jaitsi ziren.
Erredakzioa
2010ean 19.310 etxebizitza salerosketa izan ziren, aurreko urtekoekin alderatuta, % 24,8 gehiago. Hori da gaur EINek jakitera emandako datuek adierazten dutena.
Lurraldeka, salerosketa gehienak Bizkaian egin ziren (9.660), Gipuzkoan 5.163 eta Araban 4.487.
Urte osoan egindako operazio guztietatik, 15.259 etxebizitza askeekin egin ziren eta 4.051 babestuko etxebizitzekin. Antzinatasuna kontuan izanda, 10.728 salerosketa bigarren eskuko etxebizitzekin egin ziren eta gainontzeko 8.582 etxebizitza berriekin.
Espainian, % 6,8ko igoera
Espainian, berriz, etxebizitzen salerosketak % 6,8 igo da 2010ean aurreko urteko datuekin alderatuta. Iaz 441.268 salerosketa egin ziren, batez ere, errenta ertainek eta handiek etxebizitza erosterakoan 2011rako izan duten dedukzioak lagunduta.
Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) jakitera eman duenez, datu hauek aurreko bi urteetako beherako joera hautsi dute. 2009 eta 2008 urteetan, etxebizitzen salmentak % 25 inguru jaitsi ziren.
Iaz, igoerarik handiena bigarren eskuko etxebizitzen salerosketetan izan zen % 12,4 igota (218.713 salerosketa). Bitartean, etxebizitza berriek % 1,8 egin zuten gora (222.655 salerosketa).